Álvaro López-Quintana

Álvaro López-Quintana Fernández naiz, Gasteizen jaio nintzen 1979ko urriaren 22an. Bi umeen aita naiz, naturaren eta bizikletaren maitalea, eta nire lanaren zale amorratua.

Salamancako Unibertsitate Pontifizioan ikasi nuen, eta Bartzelonako Hospital de Sant Paun kalte zerebrala duten pazienteetan espezializatu nintzen. 2005az geroztik, Aita Menni ospitalearekin eta
Gasteizko nire bulego pertsonalean egiten dut lan.

 

Saiatzen naiz paziente bakoitza pertsona bakar gisa ikusten, bere zailtasunak eta indarrak atzematen saiatuz. Komunikatzeko era guztietako zailtasunekin ausartzen naiz, nahiz eta praktikan esperientzia
handiagoa izan dudan batzuetan: kalte zerebrala, disfagia, ahotsa, hizkuntzaren eta hizketaren
atzerapenak eta irakurketa-idazketako zailtasunak.

Nire lana egiteko ezagutzak behar direla uste dut, baina, batez ere, enpatia eta gizatasuna.

Zalantzarik baduzu, jarri nirekin harremanetan.

> Curriculum

Aita Meni ospitalean