Nola egiten dugu lan
Esku-hartze logopediko eraginkorra egiteko, ezinbestekoa da:

Elkarrizketa egitea
Elkarrizketa bat egitea eta datu zehatzak hartzea, pertsonaren komunikazio-gabeziak eta - beharrak detektatzeko.

Balorazio sakona
Balorazio sakona eta berariazkoa egitea, pazientearen komunikazio-une zehatza ezagutzeko.

Inguruko iritziak
Pertsonaren inguruko iritziak ezagutzea (familia, ikastetxea…)

lan-programa diseinatzea
Pertsonarentzako berariazko lan-programa diseinatzea eta lortu beharreko lorpenak zehaztea, pazientearekin (eta/edo familiarekin) adostuta.

astero lan egitea
Adostutako maiztasunean astero lan egitea, ekologikoak, ludikoak eta serioak izan daitezen.

Familia inplikatzea
Familia lanean inplikatzea

aldizka berrikustea
Lanaren bilakaera aldizka berrikustea
Adinaren eta arazoen arabera, ordu erdiko saioak egingo ditugu (haur txikiak eta ahotsa), berrogeita
bost minutukoak (haurrak Lehen Hezkuntzatik aurrera, helduak) edo ordubetekoak
balorazioetarako.
Ospitalera edo etxera ere joaten naiz, behar izanez gero..

